[EUS] Ikastolan Esenred Proiketuan murgilduta jarraitzen dugu eta klima aldaketak dakarren arazoaz kontziente gara, horregatik GARBIKETA TEAM ekintza egiten jarraitzen dugu. Gure ikasleek ikastolako espazio ezberdinetan dauden hondakinak biltzen dituzte eta dagokien edukiontzietara botatzen, ingurugiro garbia eta birziklatzea sustatzeko helburuarekin. Gainera, oraingoan, ikasleek euren esperientziak ardatz izanik, azalpen polit bat burutu dute. Aupa zuek!








