[EUS] Ikasturtea hasteko prest gaude! Azken egun hauetan, ordea, ez gara bakarrik aritu. Ikastolako familiek ere euren denbora, lana eta ilusioa eskaini dituzte, eta auzolanari esker, ikasturtea txukun-txukun hasteko prest dugu dena.
Garbiketa-lanak, konponketak, antolaketa… bakoitzak ahal izan duen moduan jarri du bere alea. Eta horixe da, hain zuzen ere, kooperatibismoaren indarra: elkarrekin aritzea, guztion artean proiektua zaintzea eta komunitatearen alde norberak bere ekarpena egitea.
Eskerrik asko, bihotzez, zuen prestutasunagatik, zuen denboragatik eta, batez ere, Erentzun Ikastola guztiona dela erakusteagatik.
Auzolan bakoitzak, keinu bakoitzak eta eskainitako ordu bakoitzak ikastola egiten laguntzen du. Eta hori da guretzat kooperatibismoaren benetako balioa: elkarrekin gehiago gara.
Orain bai, ateak ireki eta ikasturte berriari ekiteko prest gaude!
Eskerrik asko eta aupa zuek! Ikasturte bikaina izango dugu!


















