[EUS] Nola ikasten dugu? Liburu batetik, testu batetik, zure irakasleak azalduta ikas daiteke. Bestalde, errealitatea behatuz eta ondorioak ateraz ere ikas dezakegu.
Ikastolan bi forma horiek konbinatzen ditugu. Irudietan ikus dezakezuen adibidean, laukien angeluen batura 360º dela ondorioztatzeko urratsak azaltzen dira. Gauza bera egin genuen triangeluekin eta kasu horretan angeluen batura aurrekoaren erdia dela ikusi genuen: 180º.
Zer gertatzen da gainerako poligonoekin? Wikipedian bila dezakezue… edo margoekin, paperarekin eta guraizeekin aztertu!