Internet Seguruaren Eguna, «Safer Internet Day» (Sid, ingelesezko siglengatik), INSAFE/INHOPE sareak, Europako Batzordearen laguntzarekin, sustatzen duen ekitaldia da. Otsailean egiten da, teknologia digitalen erabilera segurua eta positiboa sustatzeko, batez ere haur eta gazteen artean.
Egun honetan, Internet seguruago bat sortzeaz gain, Internet hobeago bat ere sortu nahi da; guztiok teknologia arduraz, errespetuz, kritikoki eta sormenez erabiliko dugun gune bat izan dadin.
Ikastolan bat egin dugu ekimen horrekin, eta hainbat jarduera egin ditugu 5. eta 6. mailako ikasleekin. 6. mailakoekin, sare sozialen bidez jaso zitzaketen pare bat albiste aztertu ditugu, haien egiazkotasuna baloratuz. 5. mailan joko bateko galderak erantzun ditugu: Ezagutzen al ditugu gure Interneteko «lagunak»? Sarbide-kode bat behar dut mugikorrean? Pasahitz hau segurua da?
Familientzako informazio eta baliabide gehiago hemen:
https://www.is4k.es/programas/dia-de-internet-segura