5. mailan gure ingurua aztertzen ari gara. Hori egiteko ezinbestekoa da orientatzen jakitea eta orientatzeko puntu kardinalak ezagutu behar ditugu.
Iparra, hegoa, ekialdea eta mendebaldea (edo sartaldea) izendatzen jakitea ez da nahikoa. Kalera atera gara horiek non dauden jakiteko. Betiko iparorratzak lagundu digu zeregin horretan, baita iPadetan ditugun aplikazioak. Teknologia ez dugunean eguzkiak lagunduko digu, ekialdetik ateratzen baita.
Honekin guztiarekin gure ikasleek ez dute inoiz iparra galduko!