[EUS] LH4ko ikasleok EUSKARA arloan ipuinaren munduan murgildu gara buru-belarri. Ipuinek badute magia berezi bat: hitz gutxirekin mundu handiak eraiki daitezke, eta gu… eraikitzen hasi gara! Ipuinaren inguruko hainbat kontu landu eta gero, hauek praktikan jartzeko, bakoitzak gure ipuin propioa sortu dugu, HH3ko ikasleei kontatzeko. Ideiak burutik paperera eramatea erraza ez den arren, saiakerarekin eta irudimen pixka batekin… dena da posible!
Zein izango ote da gure hurrengo abentura?




















