Aurtengoan ere IRAKURLAGUN proiektua martxan jarri dugu. Gure ikasleak irakurketan motibatzeko asmoz ikasle helduenek txikiagoak direnekin elkartzen dira irakurtzeko. Batzuetan nagusienek irakurtzen dute eta beste batzuetan gaztetxoenek.
Ekintza hauekin hau da lortu nahi duguna:
- Irakurzaletasuna bultzatzea.
- Maila ezberdinetako ikasleen arteko komunikazioa bultzatzea.
- Ikasleen arteko laguntzan oinarritutako hezkuntza erraztea.
- Ikasle nagusien autoestimua garatzea, ikasleen bilakaera baloratuz.
- Irakurlagunari laguntza emateko konpromisoa eta ardura hartzea.
- Irakurlagunari idatzizko testuen aurrean interesa piztea.
- Aurreko mailako ikasleen irakurketan aurrerapausoak ematea.
- Ikasleen ezaugarriak kontuan izanik, begirunean heztea.
- Irakurketa eta idazketaren irakaskuntzan gozatzea.