[EUS] Aurtengoan ere IRAKURLAGUN proiektua martxan jarri dugu. Gure ikasleak irakurketan motibatzeko asmoz ikasle helduenek txikiagoak direnekin elkartzen dira irakurtzeko. Batzuetan nagusienek irakurtzen dute eta beste batzuetan gaztetxoenek.
Aurtengo egoera berezia bada ere eta elkarrekin ezin garela egon jakinda, buruari eman eta alternatiba desberdinak bilatu ditugu irakurlagunekin egoteko.
Azkenik, Lehen Hezkuntzan 1. mailan dauden ikasleek euren irakurlagunekin kontratua sinatzeko aukera izan dute. Bertan, irakurlagunak izateko konpromezua hartu dute.
Ekintza hauekin hau da lortu nahi duguna:
- Irakurzaletasuna bultzatzea.
- Maila ezberdinetako ikasleen arteko komunikazioa bultzatzea.
- Ikasleen arteko laguntzan oinarritutako hezkuntza erraztea.
- Ikasle nagusien autoestimua garatzea, ikasleen bilakaera baloratuz.
- Irakurlagunari laguntza emateko konpromisoa eta ardura hartzea.
- Irakurlagunari idatzizko testuen aurrean interesa piztea.
- Aurreko mailako ikasleen irakurketan aurrerapausoak ematea.
- Ikasleen ezaugarriak kontuan izanik, begirunean heztea.
- Irakurketa eta idazketaren irakaskuntzan gozatzea.