[EUS] LH2ko ikasleak artista bihurtu dira eta magia ikastolara ekarri dute. Itzalekin antzerki zoragarri bat eskaini dute. Gelan prestatutako txotxongiloekin irudimenari hegoak eman dizkiote eta antzerki txikiak asmatu dituzte. Jarduera honi esker, itzalak nola sortzen diren eta antzerki baten magia nola eraikitzen den ikasi dute. Emozio eta algara artean, denek primeran pasa dute eta hurrengo abentura noiz iritsiko zain daude!