[EUS] Urtero bezala, eta dagoeneko 27. aldiz, Juul Kanpaina antolatu dugu gure ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzeko, gure ikastolan lehentasunezko helburua baita.
Hiruhilekoan zehar, hainbat jarduera egin ditugu, eta horien artean, termometro irakurleak eta irakurketa partekatuak nabarmendu dira. Jarduera hauetan, ikasleek bikoteak edo hiru ikasturteko taldeak osatu zituzten, ikasgelan irakurketaz elkarrekin gozatzeko.
Martxoaren 20an, Antton Kazabon idazlearen bisita jasotzeko pribilegioa izan genuen; bere esperientzia eta liburuekiko pasioa gure ikasleekin partekatu baitzituen.
Kanpaina ixteko, apirilaren 1ean Juul Literatur Hauteskundeak egin genituen, eta ikasleek beren liburu eta ilustratzaile gustukoenaren alde bozkatu zuten.
Amaitzeko, Vianako plazan elkartu ginen irakurketa komunitatean ospatzeko. Bertan, manifestua irakurri genuen, Juuli kantatu genion eta irakurketak partekatu genituen gure ikaskideekin. Gainera, Lukenek –Lehen Hezkuntzako euskara kategorian San Felices literatur lehiaketa irabazi zuenak– bere ipuin saritua irakurri zigun.