[EUS] Aurreko hilabetean, Erentzun Ikastolako 5. mailako ikasleek jarduera berezi bat burutu zuten Ingurunearen eta Arte Hezkuntzaren arloetan. Las Cañaseko hezegunearen ekosistemaren maketa egin zuten, bertako fauna eta flora hobeto ezagutzeko helburuarekin. Jarduera honen bidez, ikasleek hezegunean bizi diren animalia eta landareak zeintzuk diren ikasteaz gain, haien arteko erlazioak aztertu zituzten. Gainera, maketaren sorkuntzak arte-hezkuntzaren elementuak integratzeko aukera eman zien, sormena eta adierazpen artistikoa bultzatuz. Esperientzia aberasgarria izan zen, ingurumenarekiko kontzientzia eta errespetua sustatzeko aukera paregabea izan baitzuten.
Natura, artea eta ikaskuntza eskutik helduta doaz!