[EUS] HH3ko gelan «Maskotak ez dira jostailuak» izeneko proiektua landu dugu. Proiektu honetan, haur bakoitzak etxean zaintzen duen bere maskota ezagutu eta aurkeztu du, zaintzaren garrantziaz hausnartuz.
Amaitzeko, gure maskotak gelara ekarri genituen eta haiei buruz gainerako lagunei azalpenak eman genizkien. Oso esperientzia aberasgarria izan da, errespetua, arduraz jokatzea eta komunikazioa lantzeko aukera bikaina.