[EUS] Gaztelaniako gaiari amaiera emateko, gure ikasleak zientzialari eta sortzaile bihurtu dira: bakoitzak bere bakterioa diseinatu, testu deskribatzailea idatzi eta sorkuntza gelakoen aurrean aurkeztu du.
Zientziako ezagutzak eta gaztelaniako ahozko zein idatzizko adierazpena uztartu ditugu horrela. Mikroorganismoak asmatzeak irudimena sustatu du, eta bakoitzak berea sortzeak inplikazioa handitu eta ikasitako kontzeptuak era dibertigarrian finkatzeko balio izan du.
Gure ikasgelan ditugun mikrobio txikiak eta artista handiak ezagutzera gonbidatzen zaituztegu!








