[EUS] Aste honetan, Oiongo eta Vianako ikastoletako 6. mailako ikasleok Oionera joan gara oinez, hango ikastola bisitatzera eta datorren ikasturtean izango ditugun ikaskide berriak pertsonalki ezagutzeko. Helburua ez zen bakarrik leku berri bat ikustea: elkarrekin egotea, harremanak sortzea eta datorren kurtsoari ilusioz begiratzen hastea ere bazen.
Ikastola bisitatu ondoren, Oiongo igerilekura joan gara eguna pasatzera eta gure lagun berriekin jolastera. Oso giro polita sortu da, eta une ezin hobea izan da elkarrekin egoteko eta loturak egiten hasteko, eguraldiak lagundu du gainera!
Joatean ez diegu agur esan, iraila arte baizik, hilabete horretan elkar ikusiko dugulako gure ikastola berrian!









