[EUS] LH4 eta LH5eko ikasleak esperientzia oso berezia bizi izan dugu gelan, baserritar bihurtu gara hilabete honetan zehar. Arrautza ernalduak ekarri ditugu, gertutik behatu ditugu eta… sorpresa! Txitak jaio dira!
Arreta handiz zaindu ditugu, eta asko ikasi dugu. Gainera, txio-txio ugari entzun dira egun hauetan… eta egia esan, oso bisitari politak izan dira!
Esperientzia dibertigarria eta ahaztezina izan da. Ikastolak egun batzuez, baserri kutsu pixka bat izan du! Orain etxean lanarekin jarraitu beharko dugu ikastolan jaiotako txitak zaintzen!








