[EUS] Aurreko astean, LH2ko ikasleek EUSKARA arloan liburuetako pertsonaiak aztertu eta bakoitzak bere otsoa sortu zuen. Guztion artean otsoen bilduma osatu eta beste gelei aurkeztu diegu. Jarduera honek irakurketa, sormena eta talde-lana sustatu zituen. Zorionak guztiei egindako lan bikainagatik!








