[EUS] Aste honetan, HH2ko ikasleok pasabideak gure ikaskuntza ingurune bihurtu ditugu, eta bertan, matematika arloa landu dugu. Jarduera honetan, zenbakien grafiak egiten aritu gara, gure sormena eta arreta lantzen. Lasaitasunez eta isiltasunean lan egiteak ere gure kontzentrazioa eta ardura hobetzen lagundu digu.












