[EUS] Aurreko astean, LH3, LH4, LH5 eta LH6ko ikasleek esperientzia berezi bat bizitzeko aukera izan zuten. Nafarroako Emakume Kirolariak programaren baitan, Aurkene Aroka piraguista izan genuen gure artean. Aurkenek bere kirolaren inguruko xehetasunak partekatu zituen ikasleekin: piraguismoa zertan datzan, zein modalitate dauden eta beste hainbat kontu interesgarri. Gainera, emakumearen garrantzia kirolaren munduan azpimarratu zuen, eta oraindik lan asko dagoela berdintasuna lortzeko.
Ikasleek asko ikasi zuten kirol honen inguruan, eta Aurkeneren esperientzia pertsonalak motibazio iturri izan ziren haientzat. Gainera, esperientzia oso polita izan zen, eta ikasleak gustura egon ziren, galderak eginez eta jakin-mina asetuz.