[EUS] Arrapala aukera erosoagoa al da edozein pisu igotzeko garaian? Horixe argitu behar zuten 5. eta 6. mailako ikasleek esperientzia horren bidez. Horretarako, dinamometro baten, jostailuzko auto batzuen eta haiek sortutako arrapala baten laguntza izan zuten.
Ebidentziaren bidez atera duten ondorioa hau da: autoa igotzeko egin behar den indarra txikiagoa dela arrapala erabiliz zuzenean igoz baino.