[EUS] Erentzun Ikastolako 5. mailako ikasleek matematikako saio berezi bat izan dute, non probabilitatearen oinarriak ikasi dituzten. Jardueran, bi dado hainbatetan bota eta zein zenbakik duen ateratzeko aukera gehien aztertu dute taldeka. Atzetik dagoen matematika ere ondorioztatu dute.
Ikasleek probabilitatearen legeak ezagutzen hasi dira, eta ikusi dute probabilitatea ez dela magia, baizik eta logika eta estatistikaren oinarritutako zientzia bat. Esperientzia honek, zalantzarik gabe, ikasleen jakin-mina piztu du eta matematikarekiko interesa areagotu du.
Zein zenbaki atera zela uste duzue? Gonbidatuta zaudete familian zuen hipotesiak partekatzera eta esperimentuarekin bat egitera!