[EUS] Gaur, HH2ko ikasleok talde kohesioa, lankidetza eta inklusioa lantzeko jarduera berezi bat egin dugu Laguntza programaren barruan. Jarduera honen bitartez, puxikak erabiliz, elkarrekin lan egiteko eta talde gisa indartsuagoak izateko aukera izan dugu. Lankidetza funtsezko balioa da talde emozionalki osasuntsuak eta akademikoki eraginkorrak izateko, eta gaur, pauso garrantzitsu bat eman dugu horretan.
Jardueran zehar, puxikekin hainbat erronka gainditu behar izan ditugu, eta horrek gure arteko komunikazioa eta koordinazioa hobetu ditu. Gainera, barre eta algara artean, denok disfrutatu dugu, eta talde gisa lotura estuago bat sortu dugu.
Talde kohesioa lantzea beti da aberasgarria, eta gaurko esperientziak erakutsi digu elkarrekin lan eginez gauza handiak lor ditzakegula.














