[EUS]Agate Deunaren bezpera ospatu dugu Erentzun Ikastolan. Ohitura den bezala, koplak kantatzera atera gara herrira.Trikitixa lagun, gure makilekin eta baserritarrez jantzita, dotore-dotore herrian zehar ibilbidetxoa egin dugu, geldialdi bakoitzean abestuz. Foruen Enparantzan bukatu dugu gure ibilbidea dantzatuz eta herria girotuz.
Egun polita izan da eta asko gozatu dugu. Hemen duzue bideotxo bat!