[EUS] Santo Tomas Euskal Herriko hiri eta herri askotan abenduaren 21ean ospatzen den baserritarren azoka eta jaia da. Gure Erentzun ikastolan ere ospatu dugu. Zaharren egoitzan egon gara gabon kantak abesten eta ondoren ikastolara etorri gara txistorra jatera eta txerriaren zozketa egitera. Bukatzeko 6. mailako ikasleak bertso batzuk abestu dizkigute. Primeran pasatu dugu, egun polita izan da!








