[EUS] Nafarroako Gobernuak «Diversidad fuente de riqueza /Aniztasuna aberastasun»VIII. Eskola Lehiaketaren sariak banatu ditu gaur goizean, Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako departamentuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak antolatuta, Baluarten, Nafarroako Batzar Jauregia eta Auditoriumeko Ganbera Aretoan, Iruñean, egindako ekitaldian. Martin Zabalza Memoria eta Bizikidetzako zuzendari nagusiak saritu ditu ikasleak, Irati Goikoetxea Bizikidetza eta Giza Eskubideen atalburuarekin batera.
“Liburutegia” izenburupean, 70 lan aurkeztu dira, eta horietan 1.342 ikaslek parte hartu dute. Horien artean, epaimahaiak 11 hautatu ditu.
Erentzun Ikastolako LH 5. mailako taldearen lanak «Bere osotasunean transmititzen duen mezu positibo eta eraikitzailearen saria» jaso du.
Saritutako ikasleek berek aurkeztu dituzte beren lanak ekitaldi ludiko-musikal batean, eta eskerrak eman nahi izan zaizkie proposatutako gaiaren inguruan, «Liburutegia», hausnartuz, eztabaidatuz eta sortuz parte hartu duten guztiei. Bestalde, Harkaitz Arbizu artistak eta Broken Brothers Brass Band musika taldeak parte hartu dute ekitaldian.
Zorionak!