[EUS] LH2ko ikasleek abentura musikala izan dute azkenaldian. Musika, arte eta natur zientzien arloetan murgildu dira, eta primeran pasa dute! Lehenik eta behin, musika tresna desberdinak eta haien sailkapenak ezagutu dituzte, baita tresna horiek sortzeko erabiltzen diren materialak ere. Ondoren, bakoitzak bere musika tresna sortu du, eta nola egin duen azaldu du. Eta zer esanik ez, amaitzeko, doinu bat prestatu eta guztia bideo batean jaso dute. Musika mundua hobeto ulertu dute eta, gainera, oso gustura egon dira esperientziarekin.