[EUS] Hiruhileko osoan, 6. mailako ikasleek gure planetan aldaketak eragiten dituzten eragileak aztertu dituzte. Gainera, bizi ditugun fenomeno batzuetan gizakiak duen papera aztertu dute, hala nola klima-aldaketan.
Egunerokotasunak lagundu digu ikastolan ikasitakoa errealitatearekin lotzen: La Palmako sumendia, Erriberako uholdeak edo Nafarroan gertatutako lurrikara txikia, adibidez.
Unitate didaktikoa ixteko, taldeka, dauden eragile geologikoen ahozko aurkezpena egin zaio 5. mailako taldeari. Ikasle batzuek telematikoki parte hartu zuten.