[EUS] Aurreko ostiralean, LH2ko ikasleok HH3ko ikasleak gure gelara gonbidatu genituen txontxongilo emanaldi batera. EUSKARA arloan prestatutako jarduera izan zen, eta ilusio handiz egin genuen.
Jarduera honekin, ahozko adierazpena landu dugu, jendaurrean hitz egiten eta elkarrekin lan egiten ikasiz. Oso esperientzia polita izan da, eta HH3ko ikasleek ere primeran pasa zuten. Hurrengora arte, txontxongiloak prest!








