[EUS]Udazkena gaia lantzen egon gara Haur Hezkuntzan eta hostoak firin faran dantzan daudela aprobetxatuz, ekintza desberdinak egin ditugu txokoetan udazkena gaiarekin lotura duten elementuak txertatuz. Gelan eta zirkulazio librearen bitartez izugarri ikasteko, esperimentatzeko eta batez ere disfrutatzeko aukera izan dugu. Hemen duzue laburpen txiki bat. Ikusi, ikusi zeinen ondo pasa dugun naturak ematen digunarekin.