[EUS] Ikasleek beste ikasgela batzuetara joateko aukera izan dute urari buruz ikasitakoa azaltzera: bere zikloa, bizitzarako duen garrantzia eta nola zaindu dezakegun. Esperientzia aberasgarria izan da, ezagutza finkatzeaz gain, ahozko adierazpena, ideien antolaketa eta talde-lana landu baitituzte.
Ikasitakoa beste ikaskideei transmititzea oso baliagarria izan da ikasleentzat: ikaskuntza-prozesuaz jabetu dira eta protagonista aktibo bihurtu dira. Gelaz gelako elkartruke honek lankidetza giroa sustatzen du eta ikasteko motibazioa handitzen du.