[EUS] Aste honetan, ikastolan «Belartxo» sortu dugu eskulan eta jolas moduan. Proiektu polit honen bitartez, ikasleak uraren garrantziaz jabetu dira: urik gabe ezin da bizi! Orain, gure Belartxoei ile berdea hazteko, egunero ureztatu eta zaindu beharko dituzte. Gogoratu: ura altxor bat da eta denon artean zaindu behar dugu!








