Hirugarren mailan Vianari buruz gauza pila ikasten aritu gara. Horiek guztiak biltzen dituen aurkezpen digitala sortu du ikasle bakoitzak lehenengo aldiz eta beste gela batzuetara joan gara ikasi duguna kontatzera. Udaletxera joan gara alkatesa anderearekin hitz egiteko eta turismo bulegoko arduradunarekin ere egon gara, biek gauza interesgarriak azaldu dizkigute. Gora Viana!