Joan den asteko ostegunean, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek Las Cañaseko hezegunea bisitatu genuen, ekosistema horretan bizi diren animaliak eta landareak behatzeko.
Beltxargak, zomorroak, kopetazuriak, mirotzak, ahate basatiak, zikoinak eta zaldi basatiak ere ikusi ahal izan genituen. Gainera, erreserbako habitat ezberdinak ezagutu genituen: aintzira, lezkadia, tamarindo belardia.
Vianan dugun benetako altxor naturala aurkitu dugu. Ezagutu, maitatu eta zaindu behar dugun altxorra.