[EUS] 5. mailako ikasleak ingurugiroaren ezagutzaren arloan jarduera interesgarri batean murgildu dira 3. ebaluazioan. Etxetik ekarritako substantzia desberdinak nahastuz (ozpina, ura, esnea, kolakaoa, dilistak…) gertatzen dena behatu eta ondorioak ateratzeko aukera izan dute.
Honela, nahaste batzuk homogeneoak direla eta beste batzuk heterogeneoak direla ikusi dute, disoluzioak barne. Gainera, kimikaren munduan lehen urratsak emateko aukera izan dute, esperimentazioaren bidez ikaskuntza sustatuz.








