[EUS] Gelako elkarrizketa, hausnarketa eta jardueren bidez, ikasleek beren «zoriontasunaren formula» sortu dute. Ondo sentiarazten diena, norbera eta besteen zaintza, eta bizitza alai eta orekatuan oinarritzeko balio garrantzitsuak partekatu dituzte.
Emaitza: zoriontasunaren eta ongizatearen inguruko 8 gomendioz osatutako zerrenda. Esperientzia aberasgarria izan da, norbera hobeto ezagutzen, besteei entzuteko eta benetan garrantzitsuak diren gauza txikiak baloratzen lagundu diena.
Zortzi gomendio zoriontsua izateko:
1. Liburu bat irakurtzea
2.Aita edo amarekin errezeta bat prestatzea
3. Familia, lagunak besarkatzea
4. Lagunekin jolastea
5. Zure urtebetetzea ospatzea
6.Zure maskotarekin egotea
7. Hitz politak esatea
8. Familiakoekin denbora pasatzea