Arrapalaren magia / La magia de la rampa

[EUS] Aurreko hilabetean, 6. mailako ikasleok INGURUNEA arloan makina sinple bat aztertu genuen: arrapala. Esperimentu baten bidez, objektu bat igotzeko arrapala erabiltzean indar gutxiago behar dela ikusi genuen. Horretarako, dinamometroak erabili genituen behar zen indarra neurtzeko eta emaitzak alderatzeko. Jarduerari esker, nahiz eta bidea luzeagoa izan, arrapalak lana errazten duela frogatu genuen. Horrela, makina sinpleek ...

+ info

Jazarpenaren aurkako eguna / Día contra el acoso escolar

[EUS] Nazioarteko Jazarpenaren Aurkako Eguna dela eta, gure ikastolan errespetua eta elkarbizitza lantzeko jarduerak egin ditugu. Ikasleek paper zimurtuaren dinamika egin dute, jazarpenak uzten dituen arrastoak ulertzeko, eta post-itetan bakoitzak zer egin dezakeen idatzi du, konpromiso pertsonalak hartuz. Helburua da jazarpenik gabeko eta errespetuzko ikastola-ingurunea sustatzea. [CAS] Con motivo del Día Internacional contra el Acoso, ...

+ info

Ana Jaka idazlearekin – Con la escritora, Ana Jaka

[EUS] Atzo, Ana Jaka idazlea gure ikastolan izan zen. Bisitan zehar, bere lanaren inguruko azalpenak eman zituen eta idazketaren prozesua gertutik ezagutzeko aukera paregabea eskaini zien ikasleei. Topaketa oso aberasgarria izan zen: ikasleek galderak egin zituzten, ideiak partekatu zituzten eta literaturarekiko interesa pizteko aukera izan zuten. Halako ekimenek irudimena lantzen laguntzen dute eta irakurzaletasuna sustatzen ...

+ info

Naia Duranekin ur-poloa ezagutzen / Conociendo el waterpolo con Naia Duran

[EUS] Aste honetan, LH3, LH4, LH5 eta LH6 mailetako ikasleok bisita oso berezia izan dugu Soin Hezkuntzan. Nafarroako Emakume Kirolariak programaren barruan, Iruñeko 98/02 ur-polo taldeko Naia Duran etorri da gurera. Saioan zehar, ur-poloari buruz hitz egiteko aukera izan dugu, eta kirol honen ezaugarri nagusiak, arauak eta berezitasunak ezagutu ditugu. Ez genuen pentsatzen uretan hainbeste ...

+ info

OINEZ KLIMA: gure ingurua ezagutzen / OINEZ KLIMA: conociendo nuestro entorno

[EUS]  LH4ko ikasleok irteera berezi bat egin dugu: Kuetora igo gara, eta basoa ikasgela bihurtu dugu. Ibilaldian zehar, landareak eta animaliak behatu eta aztertu ditugu: inguruan zer bizi den, nola antolatzen den, eta zergatik den hain garrantzitsua bakoitzak bere lekua izatea. Basoan ikusteak beste modu batean pentsarazten digu: liburuko marrazkia ez da mugitzen… baina basoa bai! Gainera, ekosistema zer ...

+ info

Argiak, kamarak eta… ekin! // ¡Luces, cámaras… acción!

[EUS] Azken aste hauetan, gelako hormak antzoki bihurtu ditugu. Gidoiak idatzi,  ideiak borobilduz eta elkarrizketak josten, istorio propio bat sortu arte. Baina lana ez da paperean geratu: dramatizazioaren bidez, pertsonaiei bizitza eman diegu. Gorputz-adierazpena eta ahotsa landu ondoren, obra antzezteko une zirraragarria iritsi da. Esperientzia ahaztezina izan da sormena eta talde-lana uztartzeko! [CAS] Durante las ...

+ info

Kalean gora, kalean behera: Viana ezagutzen / Calle arriba, calle abajo: conociendo Viana.

[EUS] LH1eko ikasleok “Kalean gora kalean bera” gaiarekin lotuta, Viana hobeto ezagutzeko bisita gidatua egin dugu Turismo Bulegoarekin. Ibilbidean zehar, herriko historia apur bat, eraikin batzuk eta bitxikeria politak deskubritu ditugu. Turismo Bulegoko arduradunei eskerrak eman nahi dizkiegu bisita hain atsegina egiteagatik. Mila esker! [CAS]El alumnado de 1º de Primaria, dentro del tema “Kalean gora ...

+ info

Ipuin-kontalari bihurtu gara! / ¡Nos hemos convertido en cuentacuentos!

[EUS] LH4ko ikasleok EUSKARA arloan ipuinaren munduan murgildu gara buru-belarri. Ipuinek badute magia berezi bat: hitz gutxirekin mundu handiak eraiki daitezke, eta gu… eraikitzen hasi gara! Ipuinaren inguruko hainbat kontu landu eta gero, hauek praktikan jartzeko, bakoitzak gure ipuin propioa sortu dugu, HH3ko ikasleei kontatzeko. Ideiak burutik paperera eramatea erraza ez den arren, saiakerarekin eta ...

+ info

Asmakizunak adinduen egoitzan / Adivinanzas en la residencia de mayores

[EUS] Martxoaren 10ean, asteartean, LH1-2ko ikasleok adinduen egoitzara joan ginen asmakizun ikuskizun txiki batekin. Hasieran urduri samar geunden, baina berehala sortu zen giro polita. Asmakizunak bota genituen eta denon artean erantzunak bilatzen aritu ginen. Oso berezia izan zen ikustea egoitzako adinduak ere animatu zirela eta beraiek ere asmakizun batzuk esatera ausartu zirela: buruak martxan eta ...

+ info

Lekazoz: 5 egun euskaraz eta 500 bizipen / 5 días en euskera y 500 vivencias

[EUS] Aurreko astean, LH 4., 5. eta 6. mailako ikasleok euskaraz bizitzeko egonaldia egin dugu Lekarozen, Elizondotik gertu dagoen herri batean. Bost egun pasa ditugu Lekarozeko aterpetxean, eta egia esan… gure maletek baino gehiago bidaiatu du gure euskarak! Egonaldia Nafarroako Gobernuak antolatzen du, eta helburua oso erraza da ulertzeko: euskaraz hobeto moldatzea. Horretarako, gehiago hitz ...

+ info

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola es una Sociedad Cooperativa de Enseñanza fundada en 1978. Ofrece una educación que combina la máxima calidad pedagógica y la formación en valores bajo un modelo plurilingüe y orientado a la excelencia que logra de verdad los mejores resultados y garantiza un futuro mejor para tus hijos.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola