[EUS] Ingurune arloan ikerketa bat aurrera eraman dugu LH6koak. Gure bizi-baldintzek gure bizitza baldintzatzen ote duten aztertu dugu. Hasi aurretik gure hipotesiak formulatu genituen eta zuzenak diren ala ez jakiteko, ikerketa-prozesuari ekin genion.
Gure ingurune hurbileko bizi-baldintzak aztertzeko, informazio-iturri zuzenak bilatu genituen, hau da, ingurune hurbileko pertsonei zuzenean galdetuz eskuratu genuen informazioa. Gure kasuan udalak haurrei luzatzen dizkien aukerak azaltzera Zuriñe etorri zitzaigun. Informazio pila eta oso interesgarria lortu genuen. Eskerrik asko Zuriñe!