[EUS] Eskuz idazteaz gain, digitalizazioak bultzatuta «makinaz» idazten ere jakin behar dugu. Hori egiten baldin badakigu, edozein testua azkartasunez eta eraginkortasunez idatziko dugu. Horregatik, aspalditik, ikastolan mekanografia irakasten dugu 6. mailan, eskola-ordutegiaren barruan gainera.
Gure ikasle ohi askok esan digute hau ikastea oso baliagarria izan zaiela, eta oso positibotzat jo dute. Gainera, ilusioz gordetzen dituzte ikastaroaren amaieran eman ohi ditugun diplomak.