Diversidad fuente de riqueza / Aniztasuna aberastasun-iturri

[EUS] Apirilaren 26an, astelehena, Baluarten banatu ziren Aniztasuna aberastasun-iturri IV. eskola-lehiaketaren sariak. Lehiaketa honetan, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Nafarroa osoko 1.900 ikaslek eta 105 lanek parte hartu zuten. Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak antolatua.

Sari banaketan saritutako lanen berri eman zen, eta horietako bat Erentzun Ikastolako Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek egindako lana izan zen.

Hemen duzue bizi izandakoaren laburpena, ikasleek beste ikastetxe batzuetako lanak gozatu eta ezagutu zituzten, oso aberasgarria izan zen.

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola