Emakume zientzialariak omentzen

[EUS] Gure ikastolan, Neska eta Emakume Zientzialarien Eguna ospatu dugu emakume zientzialari aitzindarien ekarpenak aztertuz eta neskei zientzia eta teknologiaren munduan murgiltzeko bultzada emanez. Ekintza honetan, Hypatia, Sally Ryde eta Ada Lovelaceren eta hainbat emakume zientzialari nabarmenen bizitzak eta lorpenak aztertu ditugu, ikasleekin batera erakusketa interaktibo eta muralen bitartez.

Helburua argia da: gure neska gazteei erakustea zientziaren historiako emakumeek egin duten ekarpena eta bide berriak irekitzea etorkizuneko belaunaldientzat.

Erentzun ikastolak konpromiso sendoa du hezkuntza inklusibo eta berdinzale baten alde, eta egun hau aitzakia bikaina izan da gure ikasleengan balio horiek sustatzeko.

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola