ERENTZUNGO BERTSOLARI HANDIAK

[EUS]  Ikastolako handienak -5. eta 6. mailakoak- lanpetuta ibili dira Euskara arloan ebaluazioan zehar. Bertsolaritzaren mundua aztertu dute eta bertsoak osatzeko behar diren hiru osagaiak: errima, neurria eta doinua landu dituzte bereziki.

Osagai hauekin euren bertsoak sortu dituzte, eta ez hori bakarrik ikastolako ikasle eta irakasleen aurrean aurkezten ere animatu dira:  egundoko bertso saio batean!

Emaitza ederra izan da, denek gozatu dute ikasleen kantuekin eta ordainetan txalo zaparrada jaso dute! Zorionak 5. eta 6. maila!

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola