HH1, HH2 ETA HH3KOEN EGONALDIA

[EUS]HH-ko ikasleekin ikastolan egonaldia egin genuen.  Hainbat ekintza burutu genituen: Grajerara txangoa, jolasak, disko festa eta baratzetara irteera.  Egonaldi  honen helburuetako batzuk honako hauek izan ziren:

-Lagun eta talde harremanak sendotzea, adiskidetasuna eta errespetua baloratuz.

-Euskaraz mintzatzea.

-Autonomia garatzea eta etxetik kanpo ondo moldatzen ikastea.
 
Primeran pasa dugu naturaren inguruan gauzak ikasten, animali ezberdinak ikusten eta lagunen konpaniaz gozatzen. Egun zoragarriak izan dira eta esperientzia bikaina!
 
Eskerrik asko Tximbo eta Gontzal zuen laguntza eskaintzegatik!

 

 

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola