NATURAREN ETA BASA-BIZITZAREN EGUNA///DÍA DE LA NATURALEZA Y LA VIDA SILVESTRE

[EUS] Erentzun Ikastolan martxoaren 3an ospatu genuen Zuhaitzaren Eguna,  egun hori naturaren eta basa bizitzaren egunarekin bat zetorren. Ospakizun honen helburua ikasleak ingurumena eta bizi garen ingurunea balioztatzearen, errespetatzearen eta zaintzearen garrantziaz jabetzea da.

Aurten, espezie ezberdinak landatu ditugu eta ikastolan ditugun 24 espezie baino gehiago identifikatu ditugu. Horretarako Javi Abadiaren (Paisageo) laguntza izan genuen eta ikasleek asko gozatu zuten.

Covid19 egoeran egon harren, jarduera Covid19 protokoloari eutsiz gauzatu ahal izan zen.

Eskerrik asko Javi.

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola