SANTA AGEDA 2023

[EUS]Agate Deunaren bezpera ospatu dugu Erentzun Ikastolan. Ohitura den bezala, koplak kantatzera atera gara herrira.Trikitixa lagun, gure makilekin eta baserritarrez jantzita, dotore-dotore herrian zehar ibilbidetxoa egin dugu, geldialdi bakoitzean abestuz. Foruen Enparantzan bukatu dugu gure ibilbidea dantzatuz eta  herria girotuz.
Egun polita izan da eta asko gozatu dugu. Hemen duzue bideotxo bat!

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola