LITERATUR SOLASALDIA

 6.mailako ikasleek literatur tertulia interesgarri pare bat burutu dute Estibaliz Vivanco idazlearen Argixorgin liburuaren inguruan. Liburuaren gaia kilikagarria da: neska batek hitz egiteko zailtasunak ditu; hori dela eta logopeda batengana joan behar du baina logopeda hori… Irakurri beharko duzue!

Tertulia amaierako jarduera bezala buruan izanda jarduera ugari egin dituzte. Hauen bitartez sorkuntza literarioa analizatu dute, ilustrazioak baloratu, tramaren inguruko hipotesiak sortu, iritzia modu desberdinetara adierazi… Laburbilduz, haien komunikazio konpetentzia hobetu dute.

Honetaz gain, eta ebaluazioari begira, tertulia bideoz grabatu dugu norberak bere burua ikusi eta ebaluatu ahal izateko.

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola