ZUHAITZAREN EGUNA 202

[EUS] Data hauek iristean, urtero legez, Zuhaitzaren Eguna ospatu dugu, ingurumenarekiko konpromisoz betetako ekimen esanguratsua. Ospakizun hau ostiralean burutu da Ikastolan eta igandean herri osoan. Honela, jasangarritasunari eta gure ingurua edertzeari eskainitako asteburu borobila izan dugu. Zuhaitzak landatzeko lanari ekin diogu, etorkizun berde eta iraunkorrago baten aldeko apustua sinbolizatuz. Hau egiteko, gure ikasleen, familien eta, ...

+ info

ZEIN DA NIRE TALENTUA?

[EUS] Zein da nire talentua? Zertan naiz ona? Zer izan nahi dut handia naizenean? Ba al daude nesken lanbideak eta mutilen lanbideak? Gai berriarekin hasteko lanbide ezberdinak frogatzen aritu gara.

+ info

GARUNAREN FUNTZIONAMENDUA

[EUS] Garunaren eta zentzumenen funtzionamendua ikasi dugu esperimentazioaren bidez.

+ info

SANTA AGEDA

Agate Deuna ospatu dugu Erentzun Ikastolan. Ohitura den bezala, koplak kantatzera atera gara herrira gure makilekin eta baserritarrez jantzita, dotore-dotore. Herritik zehar ibilbidetxoa egin dugu, geldialdi bakoitzean abestuz. Foruen Enparantzan bukatu dugu gure ibilbidea abestuz eta dantzatuz gure herria girotuz. Egun polita izan da eta asko gozatu dugu.

+ info

ERDI AROKO JAIA

[EUS] Viana hiriaren sorreraren 805. urteurrena ospatzeko asmoz, Erdi Aroko asteburuari hasiera eman diogu Erentzun Ikastolan, goizean titiritero batzuen laguntzaz Vianako kaleetan zehar segizioa egin dugu eta Kosotik karrikadantzan joan gara San Pedro elizaraino, ipuin kontalaria entzutera.

+ info

FELICES DEUNA 2023

[EUS] Otsailak 1, San Felices Eguna ospatu dugu Erentzun Ikastolako ikasle eta irakasleek. Gure ohiturei eutsiz ekintza desberdinak burutu ditugu: San Felices egunaren ospakizunaren zergatia ezagutu, historia landu, aurorak abestu eta danbolin joleak izan ditugu. Bukaeran, danborrei eragin diegu ozenki esateko: GORA SAN FELICES! Zorionak ikaslego guztiari egindako lanagatik eta ipuin lehiaketan parte hartu dutenei ...

+ info

INDARKERIA EZAREN ETA BAKEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

[EUS] "Ez dago bakerako biderik, bakea da bidea" Mahatma Gandhiren hitzak ardatz izanik, indarkeria ezaren eta bakearen eguna ospatu dugu ikastolan. Maitasuna, elkarkidetasuna, askatasuna, errespetua zein berdintasuna ardatz izan ditugularik. Ziur gaude gure ekarpenek ondorio onuragarriak izango dituztela gure planetaren eta gizateriaren etorkizunerako, zer egin dezakezu zuk?

+ info

TAILERRAK FAMILIAN

[EUS] Erentzun Ikastolaren 45. urteurrena ospatzen ari garen ikasturte honetan familian eta lagunekin tailerrak egiten aritu gara igande honetan. Hamaiketako eder batekin amaitu dugu goiza eta giro aparta egon da. Eskerrik asko familiak!

+ info

Garbiketa team II

[EUS] Gaur, patioak garbitzen aritu gara gure ikastolan, eta inspirazio-iturri izan da guztiak batera gure ingurua garbi ikustea. Hondakinen kudeaketari buruz eztabaidatzea lagungarri zaigu hondakinak murrizteko, birziklatzeko,  berrerabiltzeko eta planetan dugun eragina gutxitzeko duen garrantzia ulertzeko. Inoiz pentsatu duzu zenbat kostatzen den material horiek desagerraraztea?

+ info

FAMILI ESKOLA

[EUS] Erentzun Ikastolan familia loturak sendotzeaz gain gure ikasleei laguntza integrala eskaintzea gure helburuetako bat da. Horretarako bultzatu dugu ikasturte honetan Famili Eskola. Gune hori esperientziak partekatzeko, hazteko estrategia eraginkorrak ikasteko eta seme-alaben garapen integrala elikatzeko topagune gisa ulertzen dugu. Gure ustez, hezkuntza, ikasgeletan ez ezik, hezkuntza-komunitatea elkarlanerako ahaleginean elkartzen denean ere aberastu egiten da. ...

+ info

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola