FELICES DEUNA 2023

[EUS] Otsailak 1, San Felices Eguna ospatu dugu Erentzun Ikastolako ikasle eta irakasleek. Gure ohiturei eutsiz ekintza desberdinak burutu ditugu: San Felices egunaren ospakizunaren zergatia ezagutu, historia landu, aurorak abestu eta danbolin joleak izan ditugu. Bukaeran, danborrei eragin diegu ozenki esateko: GORA SAN FELICES! Zorionak ikaslego guztiari egindako lanagatik eta ipuin lehiaketan parte hartu dutenei ...

+ info

INDARKERIA EZAREN ETA BAKEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

[EUS] "Ez dago bakerako biderik, bakea da bidea" Mahatma Gandhiren hitzak ardatz izanik, indarkeria ezaren eta bakearen eguna ospatu dugu ikastolan. Maitasuna, elkarkidetasuna, askatasuna, errespetua zein berdintasuna ardatz izan ditugularik. Ziur gaude gure ekarpenek ondorio onuragarriak izango dituztela gure planetaren eta gizateriaren etorkizunerako, zer egin dezakezu zuk?

+ info

TAILERRAK FAMILIAN

[EUS] Erentzun Ikastolaren 45. urteurrena ospatzen ari garen ikasturte honetan familian eta lagunekin tailerrak egiten aritu gara igande honetan. Hamaiketako eder batekin amaitu dugu goiza eta giro aparta egon da. Eskerrik asko familiak!

+ info

Garbiketa team II

[EUS] Gaur, patioak garbitzen aritu gara gure ikastolan, eta inspirazio-iturri izan da guztiak batera gure ingurua garbi ikustea. Hondakinen kudeaketari buruz eztabaidatzea lagungarri zaigu hondakinak murrizteko, birziklatzeko,  berrerabiltzeko eta planetan dugun eragina gutxitzeko duen garrantzia ulertzeko. Inoiz pentsatu duzu zenbat kostatzen den material horiek desagerraraztea?

+ info

FAMILI ESKOLA

[EUS] Erentzun Ikastolan familia loturak sendotzeaz gain gure ikasleei laguntza integrala eskaintzea gure helburuetako bat da. Horretarako bultzatu dugu ikasturte honetan Famili Eskola. Gune hori esperientziak partekatzeko, hazteko estrategia eraginkorrak ikasteko eta seme-alaben garapen integrala elikatzeko topagune gisa ulertzen dugu. Gure ustez, hezkuntza, ikasgeletan ez ezik, hezkuntza-komunitatea elkarlanerako ahaleginean elkartzen denean ere aberastu egiten da. ...

+ info

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI VIANAN

[EUS] ZIRRARAGARRIA!! Horrelakoa izan zen atzoko eguna. Olentzero eta Mari Domingi Vianara etorri ziren zoriontasuna eta alaitasuna ekartzera. Vianako kaleak irriz, ilusioz eta bizipozaz bete genituen. Hemen dituzue ateratako argazki ederrak ikusgai: https://photos.app.goo.gl/gF8wMvfGbWpqxcEs8

+ info

SANTAMASAK 2023

[EUS] Gaur, Erentzun Ikastolan Santo Tomas jaia ospatu dugu. Euskal Herriko hiri eta herri ezberdinetan ospatzen den baserritarren eta azoken jaia da. Abenduaren 21ean ospatzen dena.  Zaharren Egoitzara joan gara gure kanta eta dantzekin giroa alaitzera. Ondoren, guraso batzuek prestatutako  txistorra goxoa jateko aukera izan dugu. Gero, hainbeste gustatzen zaigun txerriaren zozketa egin dugu eta ...

+ info

MARI DOMINGI

[EUS] Urtero bezala Mari Domingi gure eskutitzak jasotzera etorri da. Bide batez, abesti entzunaldi bat egitera gonbidatu dugu. Jaialdi bikaina sortu duguna!

+ info

AUKERA BERRIAK, EITB MARATOIA

[EUS] Aurten ere, Erentzun Ikastolako ikasleek bat egin dute EITB Maratoiarekin. Minbiziaren aurka, aukera berriak lelopean, eskuak altxatu eta dantzan jarri dira.  

+ info

EUSKARAREN ASTEA OSPATZEN

[EUS] Aste honetan, abenduaren 3an ospatzen den Euskararen egunari omenaldia egin nahi izan diogu Euskararen astean murgilduz.  Horretarako, HH eta LHko etapetan ekintza ugari antolatu ditugu. Jolasgaraietan LH5 eta LH6.mailako ikasleek herri kirolak antolatu zituzten ikasle guztientzat. Zinemara ere joan gara, aurten Vianako Navarro Villosladan euskarazko filmak ikusi ditugu. Bukatzeko, ostiralean, Euskararen eguna ospatu genuen, ...

+ info

ERENTZUN IKASTOLA

Erentzun Ikastola Irakaskuntzako Sozietate Kooperatiboa da, 1978an sortua. Kalitate pedagogiko gorena eta balioetan oinarritutako prestakuntza uztartzen dituen hezkuntza eskaintzen du, eredu eleaniztuna eta bikaintasunera bideratua, emaitza onenak benetan lortzen dituena eta zure seme-alabentzat etorkizun hobea bermatzen duena.

NIE – EHI

Nafarroa ikastolak ikastola